Ordutegia – Bilbo
Hona hemen Scratch Eguna 2014-ren behin betiko ordutegia Bilboko egoitzarako! Partehartzaileak 10:00etan hurbildu beharko dira Bilboko Alhondegira euren mahaiak antolatzen hasteko. Bitartean familia eta lagunentzako Scratchen oinarriak ezagutzeko tailer bat prestatu dugu.
11:30etatik aurrera Azoka hasiko da, bertan partehartzaile guztiek euren proiektuak partekatu ahal izango dituzte. Zenbait erakustaldi ikusi ahal izango ditugu ere. Zozketak eguerdiko 13:00etan hasiko dira eta 13:30etarako jardunaldia bukatuta egongo da.
Izan zaitezte ongietorriak!