Badator Scratch Eguna 2013!

Badator Scratch Eguna 2013!
Mezu honen bidez, gonbidatu nahi zaituztegu irakasle eta hezitzaileok datorren astean Scratch Egunaren inguruko informazioa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izango diren aurkezpenetara. Scratch Eguna 2013, jaieguna baino gehiago, ikasturte osoko proiektua da eta maiatzean ospatuko den jardunaldian izango du amaiera (eguna zehazteke). Egun horretan, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako neska-mutilek bertan aukera paregabea izango dute Scratchekin egindako beren esperientziak erakusteko. Aurten, hurrengo etapetan proiektuari bide emateko, gune berri bat zabalduko da 13 -16 urtetako neska-mutilek Scratch eta hardware librearekin egindako erakustaldiak egiteko. 2011an Scratch Eguna Bilbon ospatu zen, 2012an Bilbo eta Donostian, eta aurten, hiru egoitzatan antolatzen saiatuko gara:
Scratch eta Scratch Eguna-ri buruz Informazio gehigarria jaso nahi baduzu gure webgunean sartu https://www.scratcheguna.eu/eu/ Proiektu honek hiru atal ditu:
Nork har dezake parte Scratch Egunean?Scratch Egunaren oinarriei jarraituz, Scratch proiektuak garatu nahi dituzten, 10-12 urte bitarteko haurrak dituzten Hezkuntza Zentroak, aisialdirako taldeak, hezkuntza eta kultur elkarteak. Scratchekin egindako elektronika libreko aurkezpenetan parte hartzeko, 13-16 urte bitarteko gazteen arduradunek zuzenean eposta helbide honetara idatzi behar dute: 2013@scratcheguna.eu Nola eta noiz partehartu dezaket?
Scratch Egunaren aurkezpenak Bilbon, Donostian eta Gasteizen:
Mesedez, lagun iezaguzu deialdi hau zabaltzen zure kontaktuei mezu hau birbidaliz. Agur bero bat, Scratch Eguna 2013 antolakuntza
https://www.scratcheguna.eu |