Scratch Taldearen konpromisoak
Laster Scratch Eguna 2012 ospatuko da eta ez litzateke txarto egongo gogoratzea zeintzuk diren Scratch Talde baten konpromesuak.
-
Jolasten ari garela dibertitu eta ikasi nahi dugu
-
Proposatutako erronkei gure kabuz irtenbideak ematen saiatuko gara, inoren laguntzaren zain egon gabe
-
Gure artean eta elkarlanean bideratzaileak proposatutako ekintzak burutzen ditugu
-
Gure aurkikuntzak, iturriak eta garapenak partekatzen ditugu
- Besteen lanarekiko errespetua adierazten dugu eta iradokizunak eta konponbideak proposatuko ditugu ahal den neurrian
Jardunaldiaren bilakaera bikaina izateko ez dugu ahaztu behar zeintzuk diren gure helburuak: ikasketa prozesuaz gozatzea, lagunekin partekatzen.
Honetarako oso garrantzitsua da ikasleen jarrera eta ikasteko gogoa. Beraz, saiatuko gara Taldearen mahaiaren inguruan beti 2 edo 3 pertsona egotea. Honela besteak joan ahal izango dira beste Taldeen mahaietara euren produkzioak ikustera eta euretatik zerbait ikastera. Mahaian geratzen direnak bisitarien zalantzak argitzeko prest egon beharko dira.