Scratch Eguna-n Formazioa
Aste honetan Scratch Eguna Proiektuaren formazioaren lehenengo fasea garatzen hasi da. Formazioaren helburua Scratch softwarea ezagutzea da, baita Scratch Eguna jardunaldiaren zehetasunak ezagutzea ere. Formazioak dituen 4 saio hauetan irakasleek programaren oinarrizko erabilerak ikasiko dituzte eta zenbait adibide sortuko dituzte ere.
Formarioaren lehenengo hiru saioetan Scratch Egunean taldeek egin beharko dituzten hiru produktuetan oinarrituta daude: Animazioa, Jolasa eta Aplikazioa. Laugarren saioa zalantzak eta errepasoa egiteko erebiliko da.
Formazioa Deustuko Unibertsitatean Comercialaren atzeko ESIDEren 103. gelan izaten ari da, Pablo Garaizarren esku.