Scratch Eguna 2015

Dagoeneko badira lau ikasturte proiektu hau bultzatzen hasi ginenetik eta bene-benetan merezi izan duela pentsatzen dugu. Lau ikasturte, programazioa ikasgeletara eramaten. Lau ikasturte gure ikasleengan pentsakera logikoa suspertzen. Lau ikasturte, liburuek eskeintzen dizkiguten metodologiak gainditzen. Lau ikasturte, jolasten!

Ibilbide honetan, hiru egoitza desberdin ezagutu ditugu. Lehenengo edizioaren Bilboko egoitzari, Donostiakoa gehitu zitzaion, eta azkekin Gasteiz ere izan genuen Scratch Egunaren egoitza bezala. Bertatik ikastetxe, talde eta batez ere ikasle asko pasatu dira beraien proiektuak ilusioz aurkezten, 500 ikasletik gora! Hau da marka hau!

Eta nola ez, aurreko lau ikasturteen moduan, aurten Scratch Egunaren bostgarren urteurrena ospatzera goaz! Scratch Egunaren bostgarren edizioa! Maiatzaren 16an Scratch Eguna 2015!

scratcheguna bilbon 2014

Beraz, egon zaitezte adi, laister gure berriak izango dituzue eta!

2014 Kronika – Gasteiz

Scratch katua eguna hasteko irrikitan, Artiumeko leihoetara salto egiteko prest

Scratch katua eguna hasteko irrikitan, Artiumeko leihoetara salto egiteko prest

Gasteizen ere bagoaz aurrerantz. Izan ere, aurten bigarrenez ospatu dugu Scratch Eguna Erkidegoko hiriburuan. Hemen daukazue txioz-txio josi dugun eguneko kronika:

Munduan zehar ehundaka lekutan ospatu den Scratch Eguneko antolatzaileekin bat eginez, partehartzaileei o ṣeun eta təbrik edirəm esan nahi diegu. Bihotzez, eskerrik asko eta zorionak.

Eskerrik asko Abendaño Ikastola eta Mendialdea IPIko ikasleei –eguneko izarrei– egindako lanagatik, jarritako gogoagatik eta irakasten irakasten diguzuelako. Zorionak dauzkazuen irakasleengatik, mundu zabalean herritar ahaldunak izan zaitezten, zuontzat eta zuongan egiten dute lan eta.

Gurasoei, seme-alabek Scratch Katua nola eta zertarako erabiltzen duten jakin nahi duzuelako, gure helburu eta asmoekin bat egiteagatik eta ikastetxeetan Scratch moduko ekimenak bultzatzeagatik, esker mila.

Artiumeko lan-talde prestuari, anitz esker. Gasteizera eta mundura begira dagoen jauregia eskaintzeagatik, gure nazioarteko egun handia zuen egun handiarekin uztartzeko aukera ematearren eta hasieratik eskaini diguzuen lankidetzagatik.

Gasteizko Berritzeguneetako lankideak, Katuak ezkutuan daukan altxorra azaleratzen lagundu diguzue: gaitasun digitaletik harago, Scratchek oinarrizko gaitasunak eskuratzeko duen balioaz hausnartzen ibili zarete, behaketa lana ere egin duzue, zuon ardurapeko ikastetxeetan erreminta hedatzen saiatu zarete, egun handirako ekipoak prestatu dituzue, komunikabideetan hedatu duzue… Nola eskertu!

Ongi estimatuta dago Gasteizko Magisteritza eskolatik etorri zaizkigun bolondres saiatuen lana. Antolaketa beharretan aritzeaz gain, gaztetxoen Makey-makey tailerra bideratuz, irakasle eredu berria bikain irudikatu duzue.

Gasteizera heldu berri diren Tumakerrei ongi etorri eta eskerrik asko 3D inpresioaren ostean dauden sekretuak (Nelly lakatik hasita) kontatu dizkiguzuelako. Gainontzeko erakunde eta laguntzaileei eta hurbildu zareten guztioi ere, eskerrik asko denon artean jai egun aparta sortu dugulako.

… eta zuoi… taldekide zaituztegun Mirari Recalde, Susana Díaz eta Josemi Nanclares irakasle aintzindariei, ikastetxean egindako lan eskerga plazaratzeagatik eta gure helburua zein den une oro gogorarazteagatik, eskerrik asko; Jon Bustillo, iparra ez galtzeko hausnartzen laguntzeagatik, zure ikasleak gonbidatzeagatik eta eginda duzun bide luzea erakutsi eta argitzeagatik; Koldo Olaskoaga, Donostiako puntatik gurekin bat egitearren, zure jakituria partekatu eta gurasoak tailerrean gureganatzeagatik. Eta Bizkaiko talde osoari, nola ez!, neba-arreba nagusien eskuei oratuz bidea erraz egiten delako, eskerrik asko.

@txusserna eta @txiotxio

Galería de imágenes

Hoy 19 hemos pasado una gran mañana compartiendo nuestro conocimiento como scratchers en la Alhondiga Bilbao. Hemos convertido este bello espacio bilbaino en nuestro gran patio de colegio y hemos explicado lo que hacemos con nuestros equipos eskola 2.0 y nos creemos grandes cientiíficos e ingenieros, programando y desarrollando nuestra creatividad e ingenio a tope.
Comparte un poco de ese momento revisando alguna de la fotografías que hemos tomado.

Y… hasta el próximo SCRATCHEGUNA.