Partehartzaileen izena-ematea

Seguruenik urduri egongo dira gure scratcher-ak euren proiektuen azken ikutuak ematen, aste pare bat besterik ez da falta Scratch Eguna 2014-rako eta!

Gaurtik aurrera zuen Scratch-taldeen partehartzaileen izenak eman ahal izango dituzue horretarako bereziki sortu dugun formularioa honen bidez. Oraindik ez baduzu aurreinskripzioa bete, beste formulario honekin egin dezakezu:

Laister maiatzak 17an izango den jardunaldiaren informazio gehiago emango dizuegu, beraz adi egon zaitezte gure sarrera berrietara!