2015 Ordutegia – Gasteiz

Hona hemen Scratch Eguna 2015-ren behin betiko ordutegia Gasteizko egoitzarako! Partehartzaileak 10:00etan hurbildu beharko dira Artiumera euren mahaiak antolatzen hasteko. Ondoren familia eta lagunentzako Scratchen oinarriak ezagutzeko tailer bat prestatu dugu.

Gosariaren ostean Azoka hasiko da, bertan partehartzaile guztiek euren proiektuak partekatu ahal izango dituzte. Zenbait erakustaldi ikusi ahal izango ditugu ere. Zozketak eguerdiko 13:00etan hasiko dira eta 13:30etarako jardunaldia bukatuta egongo da.

Izan zaitezte ongietorriak!

SE2015 Ordutegiak - GASTEIZ

2015 Ordutegia – Bilbo

Hona hemen Scratch Eguna 2015-ren behin betiko ordutegia Bilboko egoitzarako! Partehartzaileak 10:00etan hurbildu beharko dira Bilboko Alhondegira euren mahaiak antolatzen hasteko. Bitartean familia eta lagunentzako Scratchen oinarriak ezagutzeko tailer bat prestatu dugu.

11:30etatik aurrera  Azoka hasiko da, bertan partehartzaile guztiek euren proiektuak partekatu ahal izango dituzte. Zenbait erakustaldi ikusi ahal izango ditugu ere. Zozketak eguerdiko 13:00etan hasiko dira eta 13:30etarako jardunaldia bukatuta egongo da.

Izan zaitezte ongietorriak!

SE2015 Ordutegiak - BILBAO