2014 Kronika – Gasteiz

Scratch katua eguna hasteko irrikitan, Artiumeko leihoetara salto egiteko prest

Scratch katua eguna hasteko irrikitan, Artiumeko leihoetara salto egiteko prest

Gasteizen ere bagoaz aurrerantz. Izan ere, aurten bigarrenez ospatu dugu Scratch Eguna Erkidegoko hiriburuan. Hemen daukazue txioz-txio josi dugun eguneko kronika:

Munduan zehar ehundaka lekutan ospatu den Scratch Eguneko antolatzaileekin bat eginez, partehartzaileei o ṣeun eta təbrik edirəm esan nahi diegu. Bihotzez, eskerrik asko eta zorionak.

Eskerrik asko Abendaño Ikastola eta Mendialdea IPIko ikasleei –eguneko izarrei– egindako lanagatik, jarritako gogoagatik eta irakasten irakasten diguzuelako. Zorionak dauzkazuen irakasleengatik, mundu zabalean herritar ahaldunak izan zaitezten, zuontzat eta zuongan egiten dute lan eta.

Gurasoei, seme-alabek Scratch Katua nola eta zertarako erabiltzen duten jakin nahi duzuelako, gure helburu eta asmoekin bat egiteagatik eta ikastetxeetan Scratch moduko ekimenak bultzatzeagatik, esker mila.

Artiumeko lan-talde prestuari, anitz esker. Gasteizera eta mundura begira dagoen jauregia eskaintzeagatik, gure nazioarteko egun handia zuen egun handiarekin uztartzeko aukera ematearren eta hasieratik eskaini diguzuen lankidetzagatik.

Gasteizko Berritzeguneetako lankideak, Katuak ezkutuan daukan altxorra azaleratzen lagundu diguzue: gaitasun digitaletik harago, Scratchek oinarrizko gaitasunak eskuratzeko duen balioaz hausnartzen ibili zarete, behaketa lana ere egin duzue, zuon ardurapeko ikastetxeetan erreminta hedatzen saiatu zarete, egun handirako ekipoak prestatu dituzue, komunikabideetan hedatu duzue… Nola eskertu!

Ongi estimatuta dago Gasteizko Magisteritza eskolatik etorri zaizkigun bolondres saiatuen lana. Antolaketa beharretan aritzeaz gain, gaztetxoen Makey-makey tailerra bideratuz, irakasle eredu berria bikain irudikatu duzue.

Gasteizera heldu berri diren Tumakerrei ongi etorri eta eskerrik asko 3D inpresioaren ostean dauden sekretuak (Nelly lakatik hasita) kontatu dizkiguzuelako. Gainontzeko erakunde eta laguntzaileei eta hurbildu zareten guztioi ere, eskerrik asko denon artean jai egun aparta sortu dugulako.

… eta zuoi… taldekide zaituztegun Mirari Recalde, Susana Díaz eta Josemi Nanclares irakasle aintzindariei, ikastetxean egindako lan eskerga plazaratzeagatik eta gure helburua zein den une oro gogorarazteagatik, eskerrik asko; Jon Bustillo, iparra ez galtzeko hausnartzen laguntzeagatik, zure ikasleak gonbidatzeagatik eta eginda duzun bide luzea erakutsi eta argitzeagatik; Koldo Olaskoaga, Donostiako puntatik gurekin bat egitearren, zure jakituria partekatu eta gurasoak tailerrean gureganatzeagatik. Eta Bizkaiko talde osoari, nola ez!, neba-arreba nagusien eskuei oratuz bidea erraz egiten delako, eskerrik asko.

@txusserna eta @txiotxio

Scratch formazioa Deustun, Donostian eta Gasteizen

Scratch Eguna 2013 taldeak hurrengo egunetan eskeiniko ditu formazio saioak:

  • Deustuko Unibertsitatea: Otsailak 21 eta 28, eta martxoak 08 eta 14. Bilboko Campuseko (Avda. Universidades 24, 48007, Bilbao) Ingenieritza Fakultatearen lehenengo solairuan 105L gelan. Pablo Garaizarren esku (@txipi – Cátedra Telefónica). http://goo.gl/maps/aP3ZP
  • Gasteizeko V01 Berritzegunea: Otsailak 21 eta 28, eta martxoak 07 eta 14. Josu Garro (@otxolua) eta Inazio Uriguen (@moropiau). http://goo.gl/maps/p9oJd
  • Lasarteko G06 Berritzegunea: Martxoak 13, 14, 20 eta 21. Oskia Álvarez (@oskiaisuri) eta Iñaki Zarautzen esku. http://goo.gl/maps/78mTL.

Deialdia arratsaldeko 17:30etan izango dira eta 2 ordutako iraupena izango dute. Bestalde, http://www.ikastaroak.org plataforman ikastaroa eskeini dugu baliabide bezala. Gunearen sarrera librea da eta erabiltzailea eska daiteke foroan partehartzeko.

Badator Scratch Eguna 2013!

Badator Scratch Eguna 2013!

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Formaziorako Institutu INTEFek emandako 2.0 Praktika Onen 2.0 zigilua eskuratu berri, hemen gaituzue Scratch Egunaren hirugarren ekitaldia aurkezteko prest.

Mezu honen bidez, gonbidatu nahi zaituztegu irakasle eta hezitzaileok datorren astean Scratch Egunaren inguruko informazioa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izango diren aurkezpenetara.

Scratch Eguna 2013, jaieguna baino gehiago, ikasturte osoko proiektua da eta maiatzean ospatuko den jardunaldian izango du amaiera (eguna zehazteke).

Egun horretan, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako neska-mutilek bertan aukera paregabea izango dute Scratchekin egindako beren esperientziak erakusteko.

Aurten, hurrengo etapetan proiektuari bide emateko, gune berri bat zabalduko da 13 -16 urtetako neska-mutilek Scratch eta hardware librearekin egindako erakustaldiak egiteko.

2011an Scratch Eguna Bilbon ospatu zen, 2012an Bilbo eta Donostian, eta aurten, hiru egoitzatan antolatzen saiatuko gara:

  1. Scratch Eguna 2013 BI (Bilbo)
  2. Scratch Eguna 2013 SS (Donostia)
  3. Scratch Eguna 2013 VG (Vitoria-Gasteiz)

Scratch eta Scratch Eguna-ri buruz Informazio gehigarria jaso nahi baduzu gure webgunean sartu http://www.scratcheguna.eu/eu/

Proiektu honek hiru atal ditu:

  1. Irakasleen formazioa: 4 saiotan banatuta. Bakoitzean, irakasleek proiektuaren xehetasunak jasoko ditu, baita Scratch-i buruzko oinarrizko ezagutzak ere. Otsaila.
  2. Proiektuen garapena ikastetxeetan: partehartzaileek, euren geletan garatuko dituzte proiektuak gero Scratch Eguna 2013an aurkezteko. Martxoa eta apirila.
  3. Scratch Eguna 2013: aurten Bilbon, Donostian eta Gasteizen ospatu nahi dugu jaialdia. Maiatza.

Nork har dezake parte Scratch Egunean?

Scratch Egunaren oinarriei jarraituz, Scratch proiektuak garatu nahi dituzten, 10-12 urte bitarteko haurrak dituzten Hezkuntza Zentroak, aisialdirako taldeak, hezkuntza eta kultur elkarteak.

Scratchekin egindako elektronika libreko aurkezpenetan parte hartzeko, 13-16 urte bitarteko gazteen arduradunek zuzenean eposta helbide honetara idatzi behar dute: 2013@scratcheguna.eu

Nola eta noiz partehartu dezaket?

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan egingo ditugun aurkezpenetako batera etorri (ikus datak behean).
  2. Formaziorako izena emateko epea: urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra. http://www.scratcheguna.eu/es/formacion/ webgunean dagoen formularioaren bitartez eman behar da izena.
  3. Irakasleen formazioa: formazio saioak 3 hiriburuetan egingo dira betiere gutxieneko 10 irakasle/hezitzaile taldea sortzen bada (datak zehazteke). *Garrantzitsua: Izena-ematean adierazi mesedez non nahi dituzuen formazio saioak: Bilbon, Donostian edo Gasteizen.
  4. Ikastetxe partehartzaileen izena martxoan zehar webgunearen bidez emango da.

Scratch Egunaren aurkezpenak Bilbon, Donostian eta Gasteizen:

  1. Urtarrilaren 22an 17:30etan, Lasarteko Berritzegunean. Arranbide 17 – 20160 Lasarte-Oria (GIPUZKOA). IKUS GOOGLE MAPA
  2. Urtarrilaren 23an 17:30etan, I.E.S. Miguel de Unamuno B.H.I. Licenciado Poza k/ 1. 48008 Bilbo. IKUS GOOGLE MAPA
  3. Urtarrilaren 23an 17:30etan Gasteizko Berritzegunean. Gasteiz hiribidea 93, 01009 Vitoria-Gasteiz. IKUS GOOGLE MAPA

Mesedez, lagun iezaguzu deialdi hau zabaltzen zure kontaktuei mezu hau birbidaliz.

Agur bero bat,

Scratch Eguna 2013 antolakuntza
http://www.scratcheguna.eu