Formazioa bukatu da

Aste honetan zehar zenbait irakasle (eta ez dozente) aritu gara Scratch Egunak eskeitnzen duen doako formazioan ikasten Bilboko Deustuko Univertsitatean. Scratch software interesgarri honetan murgildu gara Inazio Uriguen, Pablo Garaizar eta Borja del Ríoren esku.

IMG_20140326_175343

Nahiz eta arratsaldez izan eta formatu intentsiboan, oso giro alaian elkarlanean aritu gara. Animazio bat egiteko oinarrizko komandoen erabilera ikasi dugu, Bideojolas bat funtzionarazteko iradokizun eta trukoak ikasi ditugu eta azkenik, Legoko WeDo kitaren erabileran ere murgildu gara: motoreak piztuz, sentsoreak erabiliz…

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta hurrengorarte!.

Basketball Ficoban

Gaur abenduaren 29an, Iruneko Ficoban hirugarren tailerra garatzen egon gara.

Oraingoan Borja del Ríoren laguntzaz, bertara hurbildu diren umeek kanasta polit bat montatzeko eta programatzeko aukera euki dute. Saskian paperez egindako pelota bat sartzean, Scratchek txalokatzen zuen eta ikurrinatxo ikusgarri bat altxatzen zuen saskiratzea adierazteko.