Aurreinskripzioa, gida eta aurtengo eranskina

Egunak aurrera doaz eta bagabiltza Scratch Eguna-ren bukaerako jardunaldia prestatzen. Aurten Scratch Day maiatzaren 14an ospatuko da. Jardunaldi honetan, Scratch taldeek azken asteetan garatutako proiektuen aurkezpena egin ahal izango dute.

Ezer baino lehen, eta antolaketa doitzeko, jakin behar dugu nortzuk zarete etortzeko prest zaudetenak. Oraingoz ez dugu gauza handirik behar, ikastetxearen izena eta talde kopurua, besterik ez!

Horretarako hurrengo formularioa bete ezazue, mesedez, zuen ikastetxearen izen-ematea behar bezala egiteko.

Baina Scratch Egunan partehartzea zer den argi ez baduzu Hurrengo Gida jeitsi eta bertan hurrengo galderen erantzunak aurkituko dituzu:

  • Zer da Scratch Talde bat?
  • Zenbat pertsonek parte hartzen dute?
  • Zeintzuk lan egin behar dituzte?
  • Eskola 2.0 netbookak eraman daitezke?
  • Posterra nola egiten da?
  • Derrigorrezkoa da WeDo-z egindako instalazioa eramatea?

¡Eskerrik asko, eta animo!

Hona hemen aurtengo edizioaren Eranskina. Bertan kontuan hartzeko datak, Poster baten adibidea, Eskola 2.0ko ordenagailuak ikastetxetik ateratzeko baimena eta umeen irudia erabiltzeko eskubideen baimena agertzen dira.

Azkenengo dokumentu biak guztiz ezinbestekoak dira Scratch Eguna 2016-an parte hartzeko.

Laister arte!