Zer da?

Zer da Scratch

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Scratchek ikasgelan, besteak beste, hurrengo aukerak eskaintzen ditu:
  • Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzea
  • Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzea
  • Nork bere lanari buruzko autodiagnosia egiteko ohitura garatzea
  • Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzea
  • Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera
  • Norberaren gaitasunen arabera, erritmo egokian lan egiteko aukera
  • Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
  • Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
  • Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
  • Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea

Zer da Scratch Day

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik. Scratch Day antolatzeko ardura hartzen duen taldeak erabakitzen du edukia, nori zuzendu eta zer nolako jarduera mota izango den: hitzaldiak, erakustaldia…

Scratch Eguna

Scratch Eguna da Euskadin egiten den Scratch Day delakoa. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako taldeek hartzen dute parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe konpartitzeko aukera izaten dute. Gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek… informazio zuzena jaso ahal dute.

Scratch Eguneko partehartzaileek ondokoak egin dezakete:

  • Nork bere lana eskaintzea eta aldi berean, beren adiñeko beste neska-mutil taldeek proiektuak nola garatu dituzten ikustea, proiektuok burutzean gainditutako zailtasunak ikusteko aukerarekin.
  • Proiektuak elkarbanatzea eta elkarlaneko ikaskuntzaren bidez hobekuntzak edo taldeko lanean oinarritutako proiektu berriak sortzea
  • Ardura eta jakinmin berberak dituztenak ezagutzea