Jardunaldiaren kudeaketarako guztiz beharrezkoa da partehartzaile bakoitzaren izen-abizena ematea hurrengo galdeketaren bitartez.
Eskerrik asko laguntzagatik!
Jardunaldiaren kudeaketarako guztiz beharrezkoa da partehartzaile bakoitzaren izen-abizena ematea hurrengo galdeketaren bitartez.
Eskerrik asko laguntzagatik!
Datorren urteko Garaturen bitartez eskeiniko ditugun ikastaroen matrikula-epea zabalik dago.
Ikastaroak urrian egingo dira, bat Bizkaian eta bestea Gipuzkoan. Honekin batera helarazten dizuet ikataroei buruzko fitxen fitxategiak.
Ikastaro hauek Lehen Hezkuntzan Scratchekin lanean hasi nahi duen irakasleriarentzat bereziki zuzenduta daude.
Izen-ematea maiatzaren 17an bukatzen da.
Anima zaitezte!!
¡Kaixo!
Egun hauetan egongo zareta lanak scratch.mit.edu-ra igotzeko nahian, ezta? Hemen uzten dizkizuego bideo pare bat, portalean erregistratzeko jarraibideekin eta bait alanak igotzeko preozedurarekin.
Behin izena emanda, lan bat igotzeko, programan bertan dagoen botoi bati sakatu behar zaio. Hemen ikusten den bezala.
Interesgarriak izatea espero dugu!
Maiatzaren 19ra hurbiltzen garen einean gero eta Scratch jardunaldi gehiago agertzen ari dira Scratch Day webgunean. Hor ikus daitezke munduan ospatuko diren guztiak.
Espainian badaude batzuk eta sorpresaren bat gerta liteke Scratch Egunean bertan.
Twitterren jarraitu nahi izanez gero ez galdu #scratcheguna hashtaga
Laster Scratch Eguna 2012 ospatuko da eta ez litzateke txarto egongo gogoratzea zeintzuk diren Scratch Talde baten konpromesuak.
Jolasten ari garela dibertitu eta ikasi nahi dugu
Proposatutako erronkei gure kabuz irtenbideak ematen saiatuko gara, inoren laguntzaren zain egon gabe
Gure artean eta elkarlanean bideratzaileak proposatutako ekintzak burutzen ditugu
Gure aurkikuntzak, iturriak eta garapenak partekatzen ditugu
Jardunaldiaren bilakaera bikaina izateko ez dugu ahaztu behar zeintzuk diren gure helburuak: ikasketa prozesuaz gozatzea, lagunekin partekatzen.
Honetarako oso garrantzitsua da ikasleen jarrera eta ikasteko gogoa. Beraz, saiatuko gara Taldearen mahaiaren inguruan beti 2 edo 3 pertsona egotea. Honela besteak joan ahal izango dira beste Taldeen mahaietara euren produkzioak ikustera eta euretatik zerbait ikastera. Mahaian geratzen direnak bisitarien zalantzak argitzeko prest egon beharko dira.
Datorren maiatzaren 19an Bilbon eta Donostian ospatuko den Scratch Eguna 2012rako izen-emateko epea zabalik dagoela gogorarazten dizuegu.
Interesdun zentruek formularioa bete beharko duzue apirilaren 15a baino lehen. Galdeketa honetan ez da Scratch Taldeei buruzko inolako informaziorik eman behar, bakarrik jakin nahi dugu notzuk parte hartu nahi izango duzuen, talde bakarrarekin edo birekin eta azkenik nora joateko asmoa duzuen (Bilbo edo Donostia).

Formularioa www.scratcheguna.eu webgunean bertan duzue eta kontuan hartu apirilaren 15a hemen bertan dugula Aste Santua tartean dugularik!
¡Animo!
Berriz ere, eta igaz bezala ro-botica.com -eko lagunek eskeintza berezia diseinatu dute Scratch Eguna 2012an parte hartuko duten zentruei zuzenduta.
Kit desberdinen prezio bereziak ikus daitezke bertan, bai Arduino, Picoboard edo WeDorentzako. Hemen jartzen dugu eskeintza zuek ikus dezazuen.
Azkenik, Scratch Eguna 2012ren Gida argitaratu dugu. Gida, edozein Scratch Taldeentzako oinarrizko dokumentua da. Bertan, proiektuari buruzko xehetasunak agertzen dira baita maiatzak 19an ospatuko den Scratch jardunaldiarenak ere.
Gida webgunean bertan eskuragarri dago eta hemendik jeitsi daiteke.