Crónica 2018 – Gasteiz

Joan den astean Bilbon izan ginen eta gaur Araban bagare eta bagera! Bai, izan ere maiatzaren 19an Artiumen ospatu berri dugun Scratch Egunean, arabar bi ikastetxez gain gipuzkoar gonbidatuak ere izan ditugu. Kanpezutik, Mendialdea IPItik, lau talde izan ditugu. Zuhatza-Aiarako Etxaurren Ikastolakoek hiru talde ekarri dituzte eta Irungo Txingudi BHItik beste bat etorri zaigu, gora zuok! Berrogeita bost ikaslerekin batera, beraien irakasle, familia eta lagunak. Oso harro gaude geure Eskola Publikoaz.

 Gasteizko Scratch Egunean ohi denez, Nazioartean ospatzen den Museoen Egunaren inguruko ospakizunekin bat egin dugu Artiumeko lagunei esker. Eguneko leloa eta helburua hiperkonektatzea, ikuspuntu berrietatik abiatzea eta publiko gaztea erakartzea bazen, bete-betean lortu dugulakoan gaude.
 
10ak aldera Artiumek erletxea ematen du: erlekume guztiak bzzzz batean lan-ta-lan. Ohikoa baino denbora gehiago erlabioak muntatzen. Nola ez? Orkestra klasikoak ezeze —lira eta guzti— heavyak ere izan ditugu, mowaytauroak galtzeko moduko labirintoak, Noeren Arkako hainbat ordezkari, hiztegi eta itzultzaile automatikoak… Google translator, adi egon etorkizuneko startupekin! Gamakerrak eurak ere zur eta lur gure gaztetxoen asmakuntzekin, talde lanarekin, egindako tramankuluak azaltzean jarritako grinarekin. Beraiek ere, hurbildu zitzaizkien guztiak ahoa zabalik utzi zituzten. Aurtengo gonbidatu berriek ere, dronak, aidean eraman gaituzte, jolasean hegan!
Nola eskertuko diegu EHUko Magisteritzako ikasleei gaztetxoen tailerrak eta gainerakoak bideratzeko egin duten lan bikaina? @jonsarean, bikain+  jarriko diezu, ezta? Estimatuta dago nagusientzako tailerrean Txus Sernak eta Jon Oyangurenek, goiz osoan erleak zaintzeaz gain, gurasoei azaltzea seme-alabak zertan ari diren urte osoan. Han izan dira taldeko beste erlamak eta erlaitak ere, @joseminanclares, Mirari Recalde, @sdiazbea eta @txente lorerik lore, dena atontzen. Esker anitz! Eskerrik asko, gosariekin, kamisetekin, tailerretako ordenagailuekin, sariekin… egun eder hau gauzatzen lagundu diguzuen guztioi.
Gerora ere izango gara, izango gera, izango gare eta izango gira!
@txiotxio

Scratch Eguna 2018 Gasteiz

Talleres, charlas, visitas guiadas, Scratch eguna, .. el museo repleto de actividad este fin de semana. # DiaInternacionalDeLosMuseos # museoennazioartekoeguna pic.twitter.com/d7HMR5kSjU