Agur eta gero arte!

2011an abiatu genuen proiektuari agur esateko ordua heldu zaigu. Urte asko izan dira eta bizitzan bezala, gauzak bukatzen dira.
Programazioa eskola curriculumean txertatzeko helburuarekin jaio zen ekimen hau eta horretan aritu gara.
Bidean lagun asko ezagutu ditugu eta guztion apurrarekin urtero garatu ahal izan dugu Scratch Eguna.
Bereziki, eskertuko nahiko genituzke bide honetan gurekin batera aritu diren eskola guztiei. Bejondeizuela!
Ezer gutxi geratzen zaigu esateko, antolaketan ibili garen pertsona guztien partez: esker mila, eta hurrengorarte!