Kronika 2018 – Bilbo

Larunbat honetan, Bilboko Itsas Museoan Scratch Eguna 2018 ospatu egin da. Aurten zortzi urte bete dira ekimen honekin hasi ginenetik eta Scratch sasoirik onenean dagoela esan daiteke, 26 taldetan banatutako 156 ikaslek izena-eman baitute, bai sare publiko zein itunpeko 20 ikastetxeetatik etorritakoak.

scratctheguna 2018 8º

Aurten, lehendabiziko aldia da kalean egiten dela eta zoritxarrez eguraldiak ez du lagundu euri langarra gurera etorri da eta. Baina, alde batetik antolakuntzak Bilbo Ekintzarekin jarritako karpei esker eta bestetik, Scratcheroen ekimen apartari esker, azkenean, parte hartu ahal izan dugu arazo handirik gabe. Euskaltel-ek ere lagundu zigun sekulako WiFi koexioa jarri zigulako. Eskerrik asko guztioi, bejondeizuela!

Giroa, benetan ona izan da: ikasleen partez, bideratzaileen partez, gurasoen partez, kolaboratzaileen partez eta baita Itsas Museoaren arduradunen partez.

Taldeek proiektu polit-politak aurkeztu dituzte, ilusioz eta kasu askotan erronka zailak gaindituz. Baina azkenean merezi izan du! Gainera, Itsas Museoaren barruan Dronak elkarteko jendeak eta Bilbo Makers-ekoak zenbait jarduera eta instalazio prestatu dizkigute. Bai dibertigarria izan dela! Eguerdian Gaskaren esku hamaiketako bat jaso dugu indarrak berrizteko.

Azkenik, eta behin Azoka eremua batu dugunean, Itsas Museoaren areto nagusian bildu gara jardunaldiari bukaera emateko. Bilbao Ekintzako Nora Sarasola eta Itsas Museoaren zuzendaria den Jon Ruigomezen presentzia izan dugu eta jardualdia ixteko zozketa egin eta opariak banatu dituzte.

Argazkiak ikusi nahi badituzu hemen dago Josu Garrok egindako argazki-sorta.