Gida 2018 eta Katakume taldeak

Azken urteotan erabilitako Gida, aurten gaurkotu dugu. Ez dira gauza asko aldatu baina, parte hartu nahi izanez gero ondo irakurtzea komeni da.

Aurten, berrikuntza bezala, parte-hartzeko modalitate berria dago: Katakume Taldea. Modalitate hau eskarmenturik gabeko ikastetxeetarako pentsatuta dago. Hau da, aurretik parte-hartu ez duten ikastetxeetarako. Katakume taldeek edozein produktu eskain dezakete: animazioa, jokoa, maketa edo beste edozein. Gaia librea izango da. Katakume taldeek aukera izango dute, baina ez derrigortasuna, euren lana aurkezlearen mikrofonotik aurkezteko. Bukatu gabeko programak badaude, bukaerako jardunaldian bertan bukatu ahal izango dira, beste taldeetako parte-hartzaileen laguntzarekin. Scratch Egunan Katakume Zone bat eratuko dugu Katakume Taldeak elkarrekin egoteko. 

Hona hemen Gida ikusteko dokumentuaren esteka.

Leave a Reply