Aurten ere Scratch Eguna 2018!

Atzera gatoz 2011an hasitako ekimen polit eta arrakastatsu honekin. Urte hauetan zentru, ikasle eta irakasle asko parte hartu duzue, eta oso pozik gaude zuen gogoei bide ematen laguntzeagatik. Bidea luzea izan da, bai, baina ilusioz beterik itzultzen gara aurten Scratch Eguna antolatzeko gogoarekin.
Ez badakizu zertan datzan, laburki esango dizuegu Scratch Eguna eskoletan garatzen den proiektu bat dela non ikasleak elkar-lanean proiektu bat sortu behar duten, Scratch horren lokailua delarik. Scratch Eguna hilabetetan garatutako proiketuak erakusteko jaieguna da eta beste zentruetan programazio eta robotikaren lehen hastapenak eman dituzten ikasleak ezagutzeko eguna. Jai giroan ospatzen dugun erakusketa bat da, bertan sortutako bidejolasak edo instalazioak ikusi ahal izango dira eta nola ez, zenbait premio zozkatzen direnez, opariren bat etxera eramateko aukera paregabea!
Informazio gehiago bahi baduzu www.scratcheguna.eu-tik pasa zaitez edo info@scratcheguna.eu-ri idatzi.
Hemendik aurrera informazio bideak zabaltzen ditugu eta berriak argitaratzen hasiko gara, beraz egon zaitez adi. Informazio hau interesa izan dezaketen beste eskoletara zabaldu nahi baduzu libre zara.

Leave a Reply