Badator Scratch Eguna 2017!!!

Aurreko urteetan Scratch Eguna jardunaldien arrakasta handia ikusi eta gero Scratch Eguna 2017 aurkeztu nahi dizuegu. Scratch Eguna jaiegun bat baino gehiago da, ikasturte osoko proiektua, eta maiatzean antolatuko dugun jardunaldian du bukaera.

Egun horretan 5. eta 6. mailako neska-mutilek, aurrez aurre, bere esperientziak partekatzeko aukera paregabea izango dute. Honez gain, iaz bezala, interesa duen edonork (famila, irakasle zein gazte elkarteetako kide izan) Scratch ezagutzeko aukera izango du bertan eskainiko diren tailer eta aurkezpenen bidez.

Aurten bi hiriburu hauetan egiteko asmoa dugu:

  • Scratch Eguna 2017 Bilbao:┬ámaiatzak 13an.
  • Scratch Eguna 2017 Vitoria-Gasteiz:┬ámaiatzak 20an.

Nola eta noiz har dezaket parte?

Scratch Egunerako 5. eta 6. mailako neska-mutilek egindako proiektuek gai bat lantzen dute (adibidez: birziklapena, landareak, galaxiak…) eta hiru atal dituzte:

1) Aurkezpena / istorioa: Scratchen bidez egindakoa, ez interaktiboa.

2) Bideojokoa: Scratchen bidez egindakoa, interaktiboa.

3) Maketa: Scratch eta elementu fisikoen bidez (LEGO, kartoia, egurra, plastilina, etab.) egindakoa.

Gainera, proiektu osoa hobeto aurkezteko taldeek poster bat egin ohidute, nahiz eta parte-hartzeko posterra edo maketa derrigorrezkoa ez izan. Informazio gehiago duen gida hemen duzu: https://goo.gl/gxpGDt

Ikastetxeek parte hartzeko izena noiz eta nola eman behar duten?

Apirilean zehar webgunean egingo da, Parte-Hartu izeneko webgune honeta atalean.

Izena emateko epemuga: Maiatzak 1

Leave a Reply