Scratch Eguna 2016

Dagoeneko badira bost ikasturte proiektu hau bultzatzen hasi ginenetik eta bene-benetan merezi izan duela pentsatzen dugu. Bost ikasturte, programazioa ikasgeletara eramaten. Bost ikasturte gure ikasleengan pentsakera logikoa suspertzen. Bost ikasturte, liburuek eskeintzen dizkiguten metodologiak gainditzen. Bost ikasturte, jolasten!

Ibilbide honetan, hiru egoitza desberdin ezagutu ditugu. Lehenengo edizioaren Bilboko egoitzari, Donostiakoa gehitu zitzaion, eta azkekin Gasteiz ere izan genuen Scratch Egunaren egoitza bezala. Bertatik ikastetxe, talde, eta batez ere, ikasle asko pasatu dira beraien proiektuak ilusioz aurkezten, 600 ikasletik gora! Hau da marka hau!

Eta nola ez, aurreko lau ikasturteen moduan, aurten Scratch Egunaren seigarren urteurrena ospatzera goaz! Scratch Egunaren seigarren edizioa! Maiatzaren 14an Scratch Eguna 2016!

scratcheguna bilbon 2014

Beraz, egon zaitezte adi, laister gure berriak izango dituzue eta!

Leave a Reply