Eraman Scratch zure gelara

Scratch Egunaren ibilbidean zehar zenbait formazio saio ematen ibili izan gara. Bertan irakasle askok Scratch erabiltzen ikasi dute, zeintzuk jarduera gara daitezkeen, zeintzuk hardaware kitekin lotu daitezkeen… Urtero antolatu ditugu doako formazio saioak bai Bilbon zein Donostian edota Gasteizen ere.

Baina urtero ikusi dugu nola ilusioz formatutako irakasle multzo batek azkenean, ez duela Scratch Egunan izena eman. Kexkatuta, gure buruari galdetu izan diogu ia zergaitik izan daitekeen eta galdera horiek irakaslei eurei ere egin dizkiogu. Motibazioa ezezik proiektua garatzean sortzen diren zalantzak daude Scratch Egunera ez joatearen arrazoian.

Horregaitik pentsatu dugu datorren abenduaren 10ean arratsaldeko 17:30etan Bilboko Deustuko Unibertsitatean formazio tailer bat antolatzea. Tailer horretan hurrengo galderak erantzuten saiatuko gara eredu praktikoa duen dinamika baten bitartez.

Nola gara dezaket Scratch Eguna 2015rako proiektu bat nire gelan? Nola antolatzen ditut umeak? Zein ordutegiaren barruan? Nola kudeatzen ditut taldeak? Nola egin dezaket proeiktuen ebaluazioa?

Tailer honetan zentru desberdinetan Scratch Eguna nola garatzen duten ikusiko dugu, eta gure zentruan Scratch proiektua garatzeko jarraibideak emango ditugu. Animatzen zara?

Zure burua argitu nahi baduzu eta gurekin batera parte hartu nahi baduzu, hurrengo formulario bete eta abenduaren 10ean itxarongo zaitugu.

Leave a Reply