2014 Kronika – Gasteiz

Scratch katua eguna hasteko irrikitan, Artiumeko leihoetara salto egiteko prest

Scratch katua eguna hasteko irrikitan, Artiumeko leihoetara salto egiteko prest

Gasteizen ere bagoaz aurrerantz. Izan ere, aurten bigarrenez ospatu dugu Scratch Eguna Erkidegoko hiriburuan. Hemen daukazue txioz-txio josi dugun eguneko kronika:

Munduan zehar ehundaka lekutan ospatu den Scratch Eguneko antolatzaileekin bat eginez, partehartzaileei o ṣeun eta təbrik edirəm esan nahi diegu. Bihotzez, eskerrik asko eta zorionak.

Eskerrik asko Abendaño Ikastola eta Mendialdea IPIko ikasleei –eguneko izarrei– egindako lanagatik, jarritako gogoagatik eta irakasten irakasten diguzuelako. Zorionak dauzkazuen irakasleengatik, mundu zabalean herritar ahaldunak izan zaitezten, zuontzat eta zuongan egiten dute lan eta.

Gurasoei, seme-alabek Scratch Katua nola eta zertarako erabiltzen duten jakin nahi duzuelako, gure helburu eta asmoekin bat egiteagatik eta ikastetxeetan Scratch moduko ekimenak bultzatzeagatik, esker mila.

Artiumeko lan-talde prestuari, anitz esker. Gasteizera eta mundura begira dagoen jauregia eskaintzeagatik, gure nazioarteko egun handia zuen egun handiarekin uztartzeko aukera ematearren eta hasieratik eskaini diguzuen lankidetzagatik.

Gasteizko Berritzeguneetako lankideak, Katuak ezkutuan daukan altxorra azaleratzen lagundu diguzue: gaitasun digitaletik harago, Scratchek oinarrizko gaitasunak eskuratzeko duen balioaz hausnartzen ibili zarete, behaketa lana ere egin duzue, zuon ardurapeko ikastetxeetan erreminta hedatzen saiatu zarete, egun handirako ekipoak prestatu dituzue, komunikabideetan hedatu duzue… Nola eskertu!

Ongi estimatuta dago Gasteizko Magisteritza eskolatik etorri zaizkigun bolondres saiatuen lana. Antolaketa beharretan aritzeaz gain, gaztetxoen Makey-makey tailerra bideratuz, irakasle eredu berria bikain irudikatu duzue.

Gasteizera heldu berri diren Tumakerrei ongi etorri eta eskerrik asko 3D inpresioaren ostean dauden sekretuak (Nelly lakatik hasita) kontatu dizkiguzuelako. Gainontzeko erakunde eta laguntzaileei eta hurbildu zareten guztioi ere, eskerrik asko denon artean jai egun aparta sortu dugulako.

… eta zuoi… taldekide zaituztegun Mirari Recalde, Susana Díaz eta Josemi Nanclares irakasle aintzindariei, ikastetxean egindako lan eskerga plazaratzeagatik eta gure helburua zein den une oro gogorarazteagatik, eskerrik asko; Jon Bustillo, iparra ez galtzeko hausnartzen laguntzeagatik, zure ikasleak gonbidatzeagatik eta eginda duzun bide luzea erakutsi eta argitzeagatik; Koldo Olaskoaga, Donostiako puntatik gurekin bat egitearren, zure jakituria partekatu eta gurasoak tailerrean gureganatzeagatik. Eta Bizkaiko talde osoari, nola ez!, neba-arreba nagusien eskuei oratuz bidea erraz egiten delako, eskerrik asko.

@txusserna eta @txiotxio

Leave a Reply