Ordutegia – Bilbo

Hona hemen Scratch Eguna 2014-ren behin betiko ordutegia Bilboko egoitzarako! Partehartzaileak 10:00etan hurbildu beharko dira Bilboko Alhondegira euren mahaiak antolatzen hasteko. Bitartean familia eta lagunentzako Scratchen oinarriak ezagutzeko tailer bat prestatu dugu.

11:30etatik aurrera  Azoka hasiko da, bertan partehartzaile guztiek euren proiektuak partekatu ahal izango dituzte. Zenbait erakustaldi ikusi ahal izango ditugu ere. Zozketak eguerdiko 13:00etan hasiko dira eta 13:30etarako jardunaldia bukatuta egongo da.

Izan zaitezte ongietorriak!

Leave a Reply