Datorren astean Formazioa doan!

Iaz bezala, Scratch Eguna 2014-k irakaslegoarentzako 4 formazio saio antolatzen ditu. Bertan  Scratch programaren funtzionamendua eta proiektu osoaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte.

Formazio saioak 4 atal desberdinetan banatuak izan dira. Proiektuan 3 gauza desberdin (Animazioa, Jolasa, eta Instalazioa) egin behar direlako. 4. saioan, aurrekoetan sortutako zalantzak edo/eta zenbait kontzeptu argitzeko aukera izango da.

Formazio saioak Bilboko Campuseko Deustuko Unibertsitateko Ingenieritza Fakultatean  (Avda. Universidades 24, 48007, Bilbao,  http://goo.gl/maps/aP3ZP) ospatuko dira, Fakultatearen lehenengo solairuan 105L gelan. Martxoaren 24, 25, 26 eta 27an, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. Ikastaroan izena-emateko formulario hau bete behar da.

Foroa eta baliabideen atala

Aurten, Google Group bat erabiliko dugu Scratch Eguna 2014-n parte hartu nahi duen guztiekin kontaktua mantentzeko: https://groups.google.com/d/forum/scratch_eguna

Leave a Reply