Scratch Eguna 2014 abian!

Dagoeneko badira lau ikasturte proiektu hau bultzatzen hasi ginenetik eta bene-benetan merezi izan duela pentsatzen dugu. Lau ikasturte, programazioa ikasgeletara eramaten. Lau ikasturte gure ikasleengan pentsakera logikoa suspertzen. Lau ikasturte, liburuek eskeintzen dizkiguten metodologiak gainditzen. Lau ikasturte, jolasten!

Ibilbide honetan, hiru egoitza desberdin ezagutu ditugu. Lehenengo edizioaren Bilboko egoitzari, Donostiakoa gehitu zitzaion, eta azkekin Gasteiz ere izan genuen Scratch Egunaren egoitza bezala. Bertatik ikastetxe, talde eta batez ere ikasle asko pasatu dira beraien proiektuak ilusioz aurkezten.

Eta nola ez, aurreko hiru ikasturteen moduan, aurten ere Scratch Eguna ospatzera goaz! Scratch Egunaren laugarren edizioa!

Captura de pantalla 2014-03-05 a las 22.34.50

Beraz, egon zaitezte adi, laister gure berriak izango dituzue eta!

Leave a Reply