Lanak bidaltzeko epea zabalik

Lanak bidaltzeko epea bukatzen ari da, eta tamalez, scratch.mit.edu-koak obretan dabiltza Scratch 2.0 migrazioa prestatzen. Garai honetan Scratch Eguna 2013-n parte hartzen dugunok bertara igotzen egon behar ginen gure ekipoek sortutako produkzioak, baina momentuz ezinezkoa da 🙁

Pantaila-argazkia-3

Dena den scratch.mit.edu-n jartzen duen bezala, euren webgunea maiatzak 9an zabalduko dute eta adi egon beharko gara gure lanak behar bezala igo nahi baditugu.

Gogoratu SE2013 etiketa jartzea eskatzen dizuegula gure artean lanak errazagago topatzeko.

Hurrengo bideoan Josuk azaltzen digu nola egiten den prozedura.

Leave a Reply