Badator Scratch Eguna 2013!

Badator Scratch Eguna 2013!

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Hezkuntza Teknologien eta Irakasleen Formaziorako Institutu INTEFek emandako 2.0 Praktika Onen 2.0 zigilua eskuratu berri, hemen gaituzue Scratch Egunaren hirugarren ekitaldia aurkezteko prest.

Mezu honen bidez, gonbidatu nahi zaituztegu irakasle eta hezitzaileok datorren astean Scratch Egunaren inguruko informazioa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izango diren aurkezpenetara.

Scratch Eguna 2013, jaieguna baino gehiago, ikasturte osoko proiektua da eta maiatzean ospatuko den jardunaldian izango du amaiera (eguna zehazteke).

Egun horretan, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako neska-mutilek bertan aukera paregabea izango dute Scratchekin egindako beren esperientziak erakusteko.

Aurten, hurrengo etapetan proiektuari bide emateko, gune berri bat zabalduko da 13 -16 urtetako neska-mutilek Scratch eta hardware librearekin egindako erakustaldiak egiteko.

2011an Scratch Eguna Bilbon ospatu zen, 2012an Bilbo eta Donostian, eta aurten, hiru egoitzatan antolatzen saiatuko gara:

  1. Scratch Eguna 2013 BI (Bilbo)
  2. Scratch Eguna 2013 SS (Donostia)
  3. Scratch Eguna 2013 VG (Vitoria-Gasteiz)

Scratch eta Scratch Eguna-ri buruz Informazio gehigarria jaso nahi baduzu gure webgunean sartu http://www.scratcheguna.eu/eu/

Proiektu honek hiru atal ditu:

  1. Irakasleen formazioa: 4 saiotan banatuta. Bakoitzean, irakasleek proiektuaren xehetasunak jasoko ditu, baita Scratch-i buruzko oinarrizko ezagutzak ere. Otsaila.
  2. Proiektuen garapena ikastetxeetan: partehartzaileek, euren geletan garatuko dituzte proiektuak gero Scratch Eguna 2013an aurkezteko. Martxoa eta apirila.
  3. Scratch Eguna 2013: aurten Bilbon, Donostian eta Gasteizen ospatu nahi dugu jaialdia. Maiatza.

Nork har dezake parte Scratch Egunean?

Scratch Egunaren oinarriei jarraituz, Scratch proiektuak garatu nahi dituzten, 10-12 urte bitarteko haurrak dituzten Hezkuntza Zentroak, aisialdirako taldeak, hezkuntza eta kultur elkarteak.

Scratchekin egindako elektronika libreko aurkezpenetan parte hartzeko, 13-16 urte bitarteko gazteen arduradunek zuzenean eposta helbide honetara idatzi behar dute: 2013@scratcheguna.eu

Nola eta noiz partehartu dezaket?

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan egingo ditugun aurkezpenetako batera etorri (ikus datak behean).
  2. Formaziorako izena emateko epea: urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra. http://www.scratcheguna.eu/es/formacion/ webgunean dagoen formularioaren bitartez eman behar da izena.
  3. Irakasleen formazioa: formazio saioak 3 hiriburuetan egingo dira betiere gutxieneko 10 irakasle/hezitzaile taldea sortzen bada (datak zehazteke). *Garrantzitsua: Izena-ematean adierazi mesedez non nahi dituzuen formazio saioak: Bilbon, Donostian edo Gasteizen.
  4. Ikastetxe partehartzaileen izena martxoan zehar webgunearen bidez emango da.

Scratch Egunaren aurkezpenak Bilbon, Donostian eta Gasteizen:

  1. Urtarrilaren 22an 17:30etan, Lasarteko Berritzegunean. Arranbide 17 – 20160 Lasarte-Oria (GIPUZKOA). IKUS GOOGLE MAPA
  2. Urtarrilaren 23an 17:30etan, I.E.S. Miguel de Unamuno B.H.I. Licenciado Poza k/ 1. 48008 Bilbo. IKUS GOOGLE MAPA
  3. Urtarrilaren 23an 17:30etan Gasteizko Berritzegunean. Gasteiz hiribidea 93, 01009 Vitoria-Gasteiz. IKUS GOOGLE MAPA

Mesedez, lagun iezaguzu deialdi hau zabaltzen zure kontaktuei mezu hau birbidaliz.

Agur bero bat,

Scratch Eguna 2013 antolakuntza
http://www.scratcheguna.eu

Leave a Reply