Scratch Egunak 4 tailer eskeintzen ditu Ficoban

Internet Euskadiri esker Iruneko Ficoban dagoen PINean umeei zuzendutako tailerrak eskeitzen ari gara.

Abenduaren 22an Oskiak Álvarezek, Iñaki Zarautzen laguntzarekin, bideojokoaren inguruan programatzen aritu dira bertara hurbildu diren umeekin. Tailer hau hiru hizkuntzatan garatu da: euskara, gaztelania eta frantzesa bertara hurbildu diren umeentzako egokituta.

26an, errobotikaren txanda izan da. Iñaki Zarautz eta JoseMi Andonegiren eskutik LEGO eta Scratch lotu izan ditugu oso ikusgarriak izan diren gailuak programatzeko.

Gaur, 29an, Borja del Ríoren txanda da: zer nolako sorpresa ekarriko digu? Erantzuna arratsaldeko 18etan.

Txikitxuentzako ere margozteko Scratchak izango ditugu!

Leave a Reply