Scratch Taldearen konpromisoak

Laster Scratch Eguna 2012 ospatuko da eta ez litzateke txarto egongo gogoratzea zeintzuk diren Scratch Talde baten konpromesuak.

  • Jolasten ari garela dibertitu eta ikasi nahi dugu

  • Proposatutako erronkei gure kabuz irtenbideak ematen saiatuko gara, inoren laguntzaren zain egon gabe

  • Gure artean eta elkarlanean bideratzaileak proposatutako ekintzak burutzen ditugu

  • Gure aurkikuntzak, iturriak eta garapenak partekatzen ditugu

  • Besteen lanarekiko errespetua adierazten dugu eta iradokizunak eta konponbideak proposatuko ditugu ahal den neurrian

Jardunaldiaren bilakaera bikaina izateko ez dugu ahaztu behar zeintzuk diren gure helburuak: ikasketa prozesuaz gozatzea, lagunekin partekatzen.

Honetarako oso garrantzitsua da ikasleen jarrera eta ikasteko gogoa. Beraz, saiatuko gara Taldearen mahaiaren inguruan beti 2 edo 3 pertsona egotea. Honela besteak joan ahal izango dira beste Taldeen mahaietara euren produkzioak ikustera eta euretatik zerbait ikastera. Mahaian geratzen direnak bisitarien zalantzak argitzeko prest egon beharko dira.

Leave a Reply