Bilboko azken formazio saioa

Astearte honetan, otsailak 28, laugarren eta azkenengo formazio saioa emango da Scrath Eguna 2012 proiektuaren lehengo atalaren barruan.
Arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta Deustuko Unibertsitatearen, Pablo Garaizarren eta Telefónica Cátedraren laguntzaz egun hauetan agertutako zalantzak argitzeko aukera izango dugu.

Era berean, Scratch Eguna ezagutzen ez dutenei proiektuaren xehetasunak azalduko dizkiegu.

Gogoratu Izena-emateko formularioa, dagoeneko, Scratch Eguna 2012 webgunearen Izen-ematea orrian jarrita dagoela

 

Leave a Reply