Scratch Eguna 2012 izen-ematea zabalik

Urte oso baten ostean atzera gatoz datorren maiatzaren 19an ospatuko den Scratch jardunaldiarekin, non Iaz bezala, 5 eta 6. mailako neska-mutilek euren jakintza eta esperientzia partekatzeko aukera izango dute oraindik zehazteke dagoen tokian.

Scratch Egunari buruzko informazio gehigarria behar izanez gero webgune honetatik nabigatzea eta Media atalan dauden zenbait bideo ikustea ere gomendatzen dizut.

Jardunaldiaren bilakaera bikaina bermatzeko gustatuko litzaiguke jakitea zenbat Zentruetako zenbat taldek parte hartzeko asmoa duten. Beraz, izena.emateko ideiarekin bazabiltza, bereziki honetarako sortu dugun formulario hau betetzera gonbidatzen zaituztegu.

Laster Scratch Eguna 2012 Gida izeneko dokumentua webgunean jarriko dugu.

Animo!

Leave a Reply