Badator Scratch Eguna 2012!!

Scratch Eguna 2011 jardunaldiaren arrakasta ikusi eta gero Scratch Eguna 2012 aurkeztu nahi dizuegu. Scratch Eguna 2012, jaiegun bat baino gehiago, ikasturte osoko proiektua da eta maiatzaren 19 ospatuko den jardunaldian bukaera izango du.

Egun horretan 5. eta 6. mailako neska-mutilak, pertsonalki, beren esperientziak partekatzeko aukera paregabea izango dute. Honez gain, iaz bezala, interesa duen edonork (familia, irakasle, gazte elkarte…) Scratch ezagutzeko aukera izango du bertan eskainiko diren tailer eta aurkezpenen bidez.
Aurten hiru hiriburuetan egiteko asmoa dugu:

  • Scratch Eguna 2012 BI (Bilbo)
  • Scratch Eguna 2012 SS (Donostia)
  • Scratch Eguna 2012 VG (Vitoria-Gasteiz)

Scratch eta Scratch Eguna-ri buruz Informazio gehigarria jaso nahi baduzu gure webgunearen orri desberdinetan sartu.

Dakizuenez, proiektu honek hiru atal desberdin ditu:

  • Irakaslegoaren formazioa: 4 saioetan banatuta, non irakaslegoak proeiktuaren xehetasunak ezagutuko ditu baita Scratch-i buruzko oinarrizko ezagutzak ere.
  • Ikastetxeetan proiektuen garapena: partehartzaileek, euren geletan, Scratch Eguna 2012an aurkeztuko dituzten proiektuak garatuko dituzte: martxoan eta apririlean.
  • Scratch Eguna 2012: aurten maiatzaren 19an Bilbon, Donostian eta Gasteizen ospatu nahi dugun jardunaldia bera.

Nola eta noiz partehartu dezaket?

  1. Formaziorako izena-ematea: urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra. Izen-ematea webgune honetan dagoen formulario baten bitartez egin behar da.
  2. Irakasleen formazioa: formazio saioak Bilboko Deustuko Univertsitatean izango dira otsailaren 7, 9, 14 eta 28an arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara. *Garrantzitsua: Nahiz eta printzipioz formazioa Bilbon izan, Donostian edota Gasteizen izan daiteke gutxieneko talde bat sortzen bada. Beraz izena-ematean adierazi ia interesatuak egongo zinatekeen Donostiara edo Gasteizera joateko.
  3. Ikastetxe partehartzaileen izena-ematea: martxoan webgunearen bidez egingo da. *Oharra: jardunaldia hiru hiribuetan ospatzeko aukera badago, beti ere gutxienez hiriburu bakoitzen 15 taldek partehartzeko asmoa adierazten badute. Adierazi zure interesaren arabera nora joan nahi duzun.

Mesedez, lagun diezaguzu deialdi hau zabaltzen zure kontaktu guztiei mezu hau birbidaltzen.

Agur bero bat.

Leave a Reply